XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.- Irakasleen prestakuntza

Hizkuntza irakasteko irakasle aproposak behar direnez alor honetan ere inbertsio izugarriak egin dituzte.

Pertsona nagusien irakaskintzan maixu bihurtu zaizkigu judeguak.

Urte luzeetako esperientziaz gainera, gertaketa berezia eskuratzeko aukera izan dute.

Hasera batetan, ebraiera zekiten guztiak hartzen omen zituzten hizkuntza irakasteko.

Honek neurtuezinezko ahalegina suposatzen zuen, lan hori egun barruko lanorduetatik aparteko zerbait izaten zenez.

Gizon-emakume borondatetsu eta porrokatsu horiei zor omen diete lortu den hizkuntzaren berbizte hori.

Berauen laguntza borondatetsurik gabe ez omen zen halakorik sortuko.

Gero, aukera izan duten neurrian, arazoa bideratuz joan omen da eta gaur egun pertsona nagusien irakaskintza lanean ari diren gehienak irakasle titulatuak eta Estatuak ordainduak omen dira eta lan horretarako aurretiaz apropos gertatuak.

Magistergoko Eskolan pertsona nagusien irakaskintzarako prestatzeko Sail berezia dute jarria.

Handik ateratzen dituzte lan horretarako irakasle gertatuak.

Gure artean ere, behar bada, halako zerbait pentsatu beharko litzateke!!!.

Hala ere, oraindik, irakaskintzako beharrizei erantzun ezinik dabiltza, eta probisionalki bada ere pare bat mila irakasle titulu gabe dituzte irakaskintzan.

Gazteria armetan aurkitzen da nonbait.

Ondorioak

Israelen hizkuntza bizia aurkitu genuen.

Herriak eguneroko bizitzan darabilen hizkuntza.

Urte luzeetan zehar sendo lan eginik berbiztutako hizkuntza mintzatua.

Israeldarrak hizkuntzaren balioa garaiz ikusirik, herriko berezitasun nagusitzat hartu zuten eta mundu zabaleko herri desberdinetatik etorritako judegu guztiak elkartzeko bide bihurtu.

Hizkuntza nazional praktikoa egin dute.

Judeguek imitabide ederra eskeintzen digute, beraiek ahaleginez eta gogor lan eginez ebraiera hedatu eta finkatu dutenez, guk ere, euskara Euskal Herriko hizkuntza nazionala egitan eginez, halako zerbait lor dezagun.